sareko artzailak

sareko artzailak

lunes, 19 de marzo de 2012

Sexting-a

SEXTING:Sexting, sexu-edukiak (batez ere, argazkiak eta / edo bideoak), mugikorren bidez besteei bidaltzean datza pertsona bat apalduz.
Gazteentzako gomendiaoak sextina ekiditeko:
1-zerbait online publikatu aurretik pentsa ezazu gerta litezken ondorioak, zerbait igo ostean berreskura ezina da eta.
2-adingabehen pornografia delitua da, horietako argazkiak iristen bazaizkizu, segituan ezabatu edo adidun baten eskuetan utzi.
3-ez da legezkoa pertsona baten argazkia bere baimenik gabe edukitzea. Hala bada salaketa jar zeniezaioke.
4-pertsona baten argazkia edukitzeak ez du esan nahi, berarekin nahi duzuna egin dezakezula, adibidez hirugarren pertsona batekin partekatzea.
5-ez du ezer esan nahi, adingabea izateak, legearen helburua interneteko erasoetatik babestea baita. Horregatik legea berdin-berdin aplikatuko da.
6- ez parte hartu sexting-eko ekintzetan, sustatzen baduzu biktimari kalte handiagoa egingo diozu, aldiz isilik egonez gero erasotzailea apalduko duzu eta biktimari lagundu.
Helduentzako gomendioak sexting-a ekiditeko:
1-Ez baztertu gai hau eta adi egon zuen semeek egiten dituzten ekintzetan. jakin norbaitekin aterako balira edo nahiko baluteke tartean sexua egongo dela.
2-zuen semeekin etxean hitz egin gai honi buruz eta esan zer ondorio dakartzan ekintza hauetan parte hartzeak.
3-jakin ezazue zuen semeak norekin komunikatzen edo jartzen diren harremanetan.
4-errebisatu zuen semeek sare sozialetan duten perfila.
5-Ongi egiten al duzue zuen semeei mugikikorra erabiltzen uztea? beharrezkoa al dute? jarri iezaiozue muga bat.
6-etxeratzeko orduak jartzen dituzuen bezala, onlinen ere muga batzuk jarri behar dituzue. Argi utzi behar diozue zuen seme -alabei zer onartzen duzun eta zer ez.
7-Beraien informazioa behar den tokian ez badu bukatzen  edo norbaitek oztopatzen badie jakin dezatela zuek beraiek babesteko zaudetela eta ez izateko beldurrik zuei zerbait kontatzeko garaian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario